XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hurrengo goizean, berea zelakoan, ostalariaren astoa hartu, eta mutila, oso alai, bere etxera joan zen.

Esan zien bada bere aitari eta anaiei nolako astoa zekarren.

Eta hala, izara handi bat jarri zuen lurrean zabalduta, eta haren erdian gure asto hori, urrea hantxe egin zezan.

- Eginzak urrea- berriz ere.

Eta izara guztia, zimaurturik utzi zuen astoak.

Gero seme bigarrena joan zen morroin.

Eta urtea bete ondoren, mahai bat eman zion bere nagusiak.

Jarzak bazkaria edo afaria esanez gero, mahai hark bazkaria edo afaria bertan prestatzen zuen.

Hala bada, mutila bere etxera zetorrela, gau batetan, anaia zaharrenari astoa lapurtu zioten etxe berean ostatuz gelditu zen.

Eta oherakoan, ostalariari honela esan zion: - Ez gero mahai honi jarzak bazkaria esan!.

Baina hura ohera joan zen ordurako, ostalariak jarzak bazkaria esan zion mahaiari.

Eta mahaiak bertan bazkaria prestatu zuen.

Eta orduan, ostalariak, mahaia ezkutatuz, hura bezalakoxe beste mahai bat ipini zuen haren tokian.

Hurrengo goizean, mutil hark, hartu ostalariaren mahaia berea zuelakoan eta alde egin zuen.